Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioa, larunbatean

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 22a, 09:19

Barañaingo Gaztetxearen irudia. @BarakoGaztetxea

Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu manifestazioak 18:00etatik hasita. Autobus geltoki zaharretik abiatuko dira Marques de Rozalejoren okupazioaren alde. 

Maravillas gaztetxearen ateak zabalik dira. Husteak zortzi ordu iraun zituen. Gero, ohikora itzuli dira Marques de Rozalejoren barruan. Nafarroako Gobernuak salaketa epaitegietatik erretiratu zuen eta behin behinean huste agindua geldiarazita dago. Bien bitartean, larunbatean gaztetxearen aldeko manifestazioa deitu dute. 18:30etan irtengo da martxa autobus geltoki zaharretik abiatuta. 

Gazteek azpimarratu dute autogestioa dela proiektuaren ardatz nagusietako bat —«Maravillas tresna baliagarria izango da autogestioaren bitartez bakarrik»—, eta horri eutsiko diote etorkizunean ere. Bestalde, eskerrak eman dizkiete gaztetxea babesa adierazi dioten pertsona eta kolektiboei,

Epailearen mezua istripu baten aurrean

Atzo igorri zuen oharra Nafarroako laugarren instrukzioko salak. Bertan zioen, jauregiaren okupazioa onartuz, Gobernuarena dela bakarrik bertan gerta daitekeenaren ardura guztia. Epaitegiak ez du beregain hartu beraz, gaztetxeko kideei eraikinaren egoeraren berri emateko ardura, ez eta, egiturari buruzko, osasun arloaren inguruko edo istalazio elektrikoak sor ditzakeen suteen inguruko informazioa ematera. Epaileak argi dio oharrean: istripuren bat gertatuko balitz Marques de Rozalejoren barruan ardura guztia Gobernuarena litzateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!