Maravillas gaztetxearen auzia artxibatzea erabaki du epaileak

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 20a, 09:22

Nafarroako Gobernuak Rozalejoren eraikina husteko agindua eteteko eskatu zion Iruñeko laugarren instrukzio epaitegiari eta epaileak ebatzi zuen auzi osoa ixtea. 

Auzia irekirik zegoen irailaren 3tik; hau da, gaztetxeko kideek eraikina okupatu eta handik gutxira gobernuak salaketa jarri zuenetik. Epaileak bertan behera utzi du orain auzia, eta, ondorioz, epaitegietatik ez da iritsiko husteko agindurik. Autoan, epaileak erabaki du «husteko erabakiaren kontrako borondate berriaren aurrean» eskaera hori aintzat hartzea. Zigor Kodearen arabera, delitua dago baldin eta eraikina okupatzen dutenek jabearen borondatearen kontra egiten badute. Aitzitik, orain baldintza hori ez dela gertatzen uste du: «Ezin esan daiteke jabeak ez diren beste pertsona batzuek eraikina erabiltzea egungo titularraren borondatearen kontrakoa dela», arrazoitu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!