Maria Solana: "Maravillasko hustea ekiditeko elkarrizketa izaten ahalegindu gara"

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 17a, 14:54

Maria Solana bozeramalea

Gobernuaren bozeramaleak esan du behin baino gehiagotan saiatu direla Maravillas gaztetxekoekin hizketaldia izaten. Gaineratu du, gaztetxeko kolektiboen eskaerak ezi direla gobernuaren eskumenekoak baizik Iruñeko Udalarenak. 

Iruñeko Udalarena da Maravillas gaztetxekoek eskatzen dutenaren eskumena. Hala esan du behin eta berriz gobernuko bozeramale Maria Solanak. Gaztetxekoekin behin eta berriz ahalegindu da gobernua elkarrizketa izaten baina aukera hori galdu egin dutela esan du, ez dutelako halakorik onartu. "Elkarrizketa izaten saiatu gara behin eta berriz hustea ekiditeko, baina halakorik ez da izan", esan du. Huste agindua foruzaingoak jaso du eta foruzainak izan dira ekin dutenak. Hustean ez da zauriturik izan eta erresistentzia pasiboa erakutsi dute gazteek. 22 gazte izan dira kateatuta gaztetxean eta inguruetan. Gerora gertatu diren oldarraldiak kritikatu ditu Solanak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!