Uztailaren 6an txupinazoa nork jaurtiko duen erabaki dute iruindarrek: ‘El Tuli’ izanen da su emanen diona koheteari. Hala erabaki dute 3.960 bozek. Sei aukeren artean Jesus Ilundainek lortu ditu botoen %40,3. 9.830 izan ziren botoa eman zuten iruindarrak.
Jesus Ilundain Zaragueta ‘El Tuli’ 1931an jaio zen Jarauta kalean. Los Bronce peñako kidea da eta presidente ere izandakoa. Sanfermin zale amorratua da eta modu aktiboan hartzen du parte ekimen desberdinetan. Ezagunetakoa agian, entzierroak korritu aurreko kantuaren sortzaile izan dela da. Bera izan zen lehen aldin ‘Entzun arren sanfermin …’ abestia kantatu zuena.
Hautagaitzak |
Botoak |
Jesús Ilundáin Zaragüeta "El Tuli" |
3.960 |
París 365 - Gizakia Herritar Fundazioa |
1.766 |
Peñen Federazioa |
1.759 |
Sanferminak berdintasunean taldea |
877 |
Oberena Dantza Taldea |
825 |
Hipotekek Kalteturikoen Plataforma |
643 |
|
9.830 |
Jatorria |
Botoak |
Web orrialdea |
8.604 |
010 telefonoa |
884 |
Hautetsontziak |
342 |
|
9.830 |