Iruñeko alkatearena da sanferminetako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko ardura. Aurten, lehen aldiz, Joseba Asironen erabakiz Iruñeko bizilagunek izanen dute sei hautagaien artean erabakitzeko aukera.
Nor da nor hautagaien artean?
Peñen Federazioa 1959an sortu zen eta Iruñeko hamabost peñak osatzen dute. P
aris 365 jantoki solidarioa da, 2008az geroztik ari da behar gehien dutenei zerbitzuak eskaintzen: jantokian, etxebizitza, aholkularitza juridikoa eta beste.
Oberena Dantza Taldeak 75. urteurrenaa bete aurten.
Sanferminak Berdintasunean Taldea 2014an sortu zen, festak berdintasunean eta eraso sexistarik gabe egin daitezen aldarrikatzeko.
Hipotekek Kalteturikoen Plataforma, berriz, 2011n sortu zen eta zazpi asanbladatan antolatzen da.
Jesus Ilundain Zaragueta El Tuli Los de Bronce peñako lehen bazkidea da, 85 urte ditu, eta berak ekin zion entzierroko goizeroko abestiari.