Abuztuaren 16a. Hori da haur eskolen irekiera data. Eta ordurako gatazka konponduta egotea nahi du Iruñeko Udalak. Are gehiago, Donibaneko eta Printzearen Harresiko bi zentroak euskaraz aritzea aurreikusi du, izan ere, hizkuntza eredua aldatzearen kontrako helegiteak biderik ez duela eginen pentsatzen du. Gauzak ez daude erraz, ordea. Gaur gaurkoz, egoera "ez atzera, ez aurrera" dago Iruñeko alkate Joseba Asironek Euskalerria Irratian esan bezala.
Horregatik, "blokeoa" gaindi dezan eskatu dio udalbatzak epaileari; alegia, oraingo aurrematrikulazio kanpaina bere horretan uzteko.
Hezkuntza Departamenduaren laguntza izan du horretan. Txostena prestatu du euskarazko bi haur eskola berri irekitzeak "eskubideak" sortuko lituzkeela esanda.