Euskarazko bi haur eskolen kontrako autoari helegitea aurkeztu dio udalak jada

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 12a, 09:29

Argazkia: Euskarazko haur eskolen alde egindako mobilizazioa.

Behin behinean haur eskolak hizkuntza ereduz ez aldatzeko agintzean duen neurria bertan behera uzteko eskatu du udal taldeak.

"Gehiegizkoa eta lekua kanpokoa" da 53 familiek euskarazko haur eskolen aurka aurkeztutako helegitea, Joseba Asiron alkatearen irudiko. Guraso horiek argudiatu dute Donibaneko eta Printzearen harresiko zentroak euskaraz izatea heldu den ikasturtean ez dela "beharrezkoa". Euskarazko eskaria ez dela eskaintza bezain handia deritzote.

Zenbakiek, ordea, kontrakoa diote: 240 eskaera egin dituzte aurten euskarazko eredurako, eta 194 leku baino ez daude. Haur asko kanpoan geratuko dira.

Udalak autoaren kontra egindako helegitean, "53 errekurtsogileen interesa" eta "aurre matrikula egin duten 1.200 haurren interes legitimoa" kontrajarri egiten direla esan dute txostengileek.

Badago haur eskolak ereduz aldatzeko aukera

Behin behinean ez dira hizkuntza ereduz aldatuko haur eskolak. Baina neurri hori helegitez erantzun ahal zaio, egin bezala, eta epaileak onartzen badu, behin behineko neurria kendu, eta martxan jarri ahalko lirateke eskolak. Beraz, epaitegiaren esku baino ez dago erabakia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!