Maiatzean argudiatutakoaren bide beretik jo du Iruñeko Udalak, bi haur eskola berrien kontrako salaketak behin behinekoz bien irekiera airean utzi ostean.
"Inongo lege errekurtsorik ez dio behin eskola batean hasitako eskolak eskola berean amaitu behar direnik", esan du txostenak. Gainera, 0-3 zikoa derrigorrezkoa ez denez, "ez da prestazio eskubide bat". Hala, "legalitatea eta proportzionalitateari" egin dio erreferentzia.
Kontrajarri egin ditu zenbakiak: "53 errekurtsogileen interesa" eta "aurre matrikula euskaraz egin duten 1.200 haurren interes legitimoa" aipatu ditu.
53 familien helegitearen arabera, "ez dago euskarazko plazetako eskaini adina eskaintzarik". Iruñeko Udalak argudiatu du 193 tokietarako 240 eskaera egin dituztela gurasoek.
53 familien kexa aintzat hartuta utzi dituzte behin behinean bertan behera eskolak. Euskalgintzak mobilizazioa iragarri du hilaren 4an haur eskola horien defentsan.