Iruñeko euskarazko haur eskolak beteta eta itxaron zerrendarekin

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 13:27

Donibanen 35 haur daude itxaron zerrendan, Goiz Ederren 18 eta Printzearen Harresin 21 dira.

Euskarazko haur eskolen beharra bazela agerian utzi dute aurre-matrikulazioaren behin behineko datuek Maider Beloki Hezkuntza zinegotziaren esanetan. Aurten lehenengoz euskaraz izanen diren bi haur eskoletan ez da plazarik gelditu hutsik eta itxaron zerrenda dute: Donibane eta Printzearen Harresi dira.

Plaza huts gehien Hello Egunsentin izan dira, 24 guztira. Gaztelania eta ingelesezko jarduerak dituen haur eskola da Txantrean. Gainerakoetan: Donibanen 35 haur daude itxaron zerrendan, Goiz Ederren 18, Printzearen Harresin 21 eta iaz zegoen gaztelaniazko ereduarekin alderatuta hazi egin da 55etik 81era eskaera kopurua, Arrotxapeko gaztelaniazko haur eskolan eskaera jaitsi egin da 67tik 26ra zehazki.

Behin behineko datuak badira ere, Belokik azpimarratu du Udalaren apustua hizkuntza ereduen "oreka" bilatzeko justifikatua dagoela. Horrez gain, esan du, hizkuntza ereduz aldatu diren haur eskoletako guraso guztiak birkolokatu dituztela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!