Iruñeak 32 urteren ondoren Baltasar beltza izan du aurtengo kabalgatan. Belztua, Fernando Lizaur, gaixorik zegoela ere adierazi zuen aurtengo errege magoak: "Denok ezagutzen duzuen Baltasar gaixorik dago eta ni bidali nau", hitzak adierazi zituen kabalgataren amaieran. Berehala sortu zen polemika. Eta berehala deitu zuen kabalgata antolatzen duen elkarteak agerraldia. "Ez da elkartearen ez eta Lizaurren aginduz idatzitako eskutitza izan", argitu zuten.
Cissé Mbongok irudikatu zuen aurten Baltasar Iruñeko kabalgatan. Aurretik bazuen esperientziarik: zenbait herritan, ikastetxetan eta auzotan egin du Baltasar erregearena. Iruñean polemika piztu zuen kabalgataren amaieran eskutitz bat irakurri zuenean. Bere iniziatiba izan zen eskutitza irakurtzea. Fernando Lizaurri omenaldi gisa egin zuela esan du Mbongok eta ez zuela espero jendeak halako garrantzirik ematea.