Baltasar beltza Iruñeko kabalgatan

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 5a, 16:30

Baltasar beltza iritsi da Iruñera. Arg:Reyes Ilintxeta

Aurten ez da Baltasar belztua izanen, pertsona beltz bat izanen da errege mago hori.

Arratsaldeko lauetan iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Iruñera. Magdalenako zubitik sartu dira hirira. Baltasar aldatuta ikusi dugu, beltzagoa zirudien aurreko urteekin alderatuta. Azken 30 urteotanFernando Lizaur antolatzaileak egiten zuen errege mago horren papera, Baltasarrena. Aurpegia belztuta. Aurten baina, pertsona beltz batek irudikatu du Baltasar.

Arratsaldeko zazpietan izanen da kabalgata. Errege Magoak Abejeras kaletik abiatuko dira. Foruen plaza, Yanguas y Miranda, Conde Oliveto, Principe de Viana, Antso Handia, Vinculo plaza, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Carlos III. Nafarroako Gorteak, Amaia, Arrieta eta Aralar kaleak zeharkatuko dituzte. Eskolapioetan amaituko dira.

Eta erregeei agur esateko aukera ere izanen da 18:30ean. Baluartera joanen dira maiestateak, autismoaren inguruko jaialdian parte hartzeko. Nafarroako Autismoaren elkarteak antolatu du, udalarekin eta La Caixarekin elkarlanean. Sarrerak, hamabi euroan, eta Baluarten bertan zein baluarte.com atari digitalean aurki daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!