Baltasar beltza: polemikaren iritzi bilketa

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 4a

Argazkia: Ume beltz bat, margotutako Baltasar erregeari begira. uberoiz.blogspot.com

Ez dakigu Baltasar beltza izanen den, edo, azken 30 urteetan bezalaxe, Fernando Lizaur beltzez margotutako gizon zuriak antzeztuko duen. Bihar ezagutaraziko dute erabakia. Dena dela, kate luzea ekarri du gaiak. Euskalerria Irratian iritzi bilketa egin dugu.

"Ez gaude 1970. urtean. Beltz batek baino ezin du Baltasarrena egin". Irmo mintzatu du Iruñeko alkate Joseba Asieron, ahoan bilorik gabe.  Eta iruzkina egin du, gainera: "Aurpegia beltzez eta ezpainak karmin gorri biziz margotzea ez da kultur aniztasunarekiko begirunez jokatzea".

Iruñeko udaleko talde gehienek ere bide bera hartu zuten, abenduaren 10eko saioan, eta beltza izan dadin eskatu zuten. UPN izan zen kontra azaldu zen bakarra.

Enrique Maya alkate ohiaren hitzak dira erregionalisten jarreraren lekuko: "Kabalgatak erlijio osagai garrantzitsua dauka, bai eta festa osagaia ere, erlijizioaz harago. Baltasar arraza beltzeko pertsona izatea ala ez, ez da funtsezkoa".

Urak bare ez badaude ere, ez dirudi Errege Magoen Kabalgatako Elkartea aldaketarik egitea aztertzen ari denik. Batzarra egin zuen abenduaren 28an, eta bertaratukoen artean beltzez margotutako pertsonaiaren alde egin zuen gehiengoak, %74 hain justu.

Umorea eta txantxak, nagusi sarean

Sare sozialak. Horra kaleko iritzien egungo plazarik behinena.

Aritz Ibañez Lusarreta kazetariak Oier Araolazak 2009an margotutako Baltasar beltzen eztabaida berreskuratu du memoriaren kutxatik.

Bestalde, garratz hartu du gaia Patxi Huarte marrazkilariak, gaur, Berria egunkarian.

 

Ion Orzaiz erabiltzaileak ere meme bat sortu du.

Eta Sabino Cuadra diputatu ohiak ironia izan du ardatz txiokatzeko orduan:

Aldaketa, 2017rako

Eskuak lotuta. Horrela dago udala aurtengo kabalgatari dagokionez, dena itxita baitago. 2017 paratu dute jada ikusmira. "Urtarrilean bertan hasiko gara datorren urteko kabalgataren inguruko eztabaidan". Hitzok egin ditu Asironek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!