Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte Gosariak lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute bost zentzumenak elikatu ditzakeen obra bat osatzeko.
Zentral Kafe Antzokian izanen da gaur ikuskizunaz gozatzeko aukera. Gaueko bederatzietak zabalduko dituzte ateak eta ordu erdi beranduago ekinen diote kontzertuari. Sarrerak 8 euroan (Korrika laguntzaileek 7euroan) erosteko aukera bada oraindik Karridendan, Korrikadendan eta AEKko Euskaltegietan.