Korrika 19

Ines Osinaga: “Sarrionandiarekin diskoa sortzea luxua eta erronka izan da guretzat”

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 11a, 17:10

'Gosariak' diskoa Zentral Kafe Antzokian aurkeztu du, Korrika Kulturalaren eskutik. Aurretik, Euskalerria Irratian 'Alegrantziaren aldeko konjura' kanta abestu du, entxuferik gabe.

Gose taldeak eta Joseba Sarrionandia idazleak disko berezia sortu dute elkarlanean: Gosariak. Alboan izan dituzte, gainera, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoak. Sarrionandiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Arregiren eta Goikolearen lanari esker. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute bost zentzumenak elikatzen dituen obra osatzeko. Lan horretan oinarriturik kontzertua eskaini du Gosek Iruñeko Zentral Kafe Antzokian, ostiralean, hilaren 13arekin.

Kontzertu horren besperaren bezperan Euskalerria Irratian izan dugu Ines Osinaga Goseko abeslari eta trikiti jotzailea. “Luxu handia, erronka berezia, opari ederra eta esperientzia zoragarria izan da Sarrirekin sortzea disko hau. Oso letra bisualak dira, film laburrak, ipuinak idatzi ditu”, azaldu digu. Musikari dagokionez, disko elektronikoa egin dutela azpimarratu du kantari arrasatearrak: “Betiko Gose aurkituko duzue lan honetan. Gitarrak eta trikitia”. Trikitia esku artean duela hain zuzen, 'Alegrantziaren aldeko konjura' kantua abestu du trikitiaren konpainia noblean, eta entxuferik gabe.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!