Eider Eibarrek sortu duen album ilustratu honetan neska-mutikoek askotan topatu ezinda ibili diren marrazkilaria aurkituko dute. Eibarren eskutik Barañaingo Liburutegian, arratsaldeko 17:00etan izango da ilustrazio lantegia.
Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Gaixotasunaren eta denboraren aurkako partida bat. Memoria amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat da baita ere. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen. Arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, 8 euroren truke.
bell hooksen Transgresioa irakasgai liburua aurkeztuko dute Iruñeko Karrikiri elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Hezkuntzaz pentsatu eta eztabaidatzeko hitzordu bat Nora Salbotx pedagogoa eta Amaia Apalauza itzultzailearen eskutik.
Angel Errok koordinatuta Burlatako irakurketa klubak jatorriz euskaraz idatzitako lanak zein literatura unibertsaleko itzulpenak irakurtzen ditu. Azaroko saioan, Garazi Arrula Ruiz idazle tafallarraren ipuinak, Gu orduko hauek lanean jasoak. Arratsaldeko 19:00etan Burlatako liburutegi publikoan.
Urriaren 25etik azaroaren 22ra bitartean euskarazko bost antzezlan eskainiko ditu antzerki-zikloak. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira eta sarrerak 8 euroan eskuratu daitezke.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |