Ados Teatrok lehenengo aldiz 52 Hertz aurkeztuko du Nafarroan. Joseba Apaolazak, Ainhoa Aierbek, Dorleta Urretabizkaiak, Martxelo Rubiok, Amaia Irazabalek eta Aitzol Iraolak interpretatuko dute antzezlana. 52 Hertzek erreferentzia egiten dio azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat lekutan erregistratutako soinu arraro baten maiztasunari, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Umorez, emozioz eta eszenaratze zainduarekin, belarria eta bihotza afinatzera gonbidatzen gaituen pieza da. Arratsaldeko 19:00, Nafarroako Antzerki Eskolan.
Oihana Lopez Zestoak 'Hipnoerditzea. Erditze positibo baterako prestakuntza' liburua itzuli du eta Karrikirin aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:30ean izango da aurkezpena, Karrikirin.
“Jai-Alai. Kultura, nortasuna eta kirola” euskal pilotari buruzko jardunaldia, urriaren 1etik 18ra Iruñean ospatuko da. Ekintza ezberdinen bidez, orain arte jasotako ondarea eta hemendik aurrerako erronken inguruan hausnartzeko aukera emango dute
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||