Bigarren eskuko arropa azoka Laban, arratsaldeko 17:00ean.
Kantu koloreko protagonistak berebiziko abentura berri batean murgilduko dira. Denok batera mundu hobea eraikitzen erakutsiko digute. Gure planeta, gehien bat plastikoz, kutsatzen ari da. Honen inguruan sentsibilizazioa sortuko dute, denon artean gurea den lur planeta salbatzeko, bertaratzen direnekin hartu-emana sortuz. Argiz eta dantzaz betetako musikal alai eta dibertigarria eskeiniko dute, familian gozatzeaz gain, jasangarritasunaren alde egingo duena. Arratsaldeko 18:30ean Baluarten.
Hutsun eta JEL-Triok Artze gaur egungo txalapartaren aitzindari izan ziren Jexux eta Joxanton Artzeri egindako omenaldi den diskoa aurkeztuko dute. Nafarroko liburutegian arratsaldeko 19:00ean.
Bestelako Argiak jaialdia Ziudadelan izanen da berriz ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, sarrera librea duen adin guztietarako eskaintza zabalarekin. Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: bideoarte-proiekzioak, argi-instalazio interaktiboak, haurrendako eta familiarteko sormen-lantegiak eta hainbat arte-erakusketa. Proposamenak hausnarketarako, gozamenerako, jolaserako eta emozioetarako gonbita egiten du bideosorkuntzaren bidez eta argia protagonista duen ikus-entzunezko artearen bidez. Informazio guztia webgunean.
Abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra (abenduaren 25, urtarrilaren 1 eta 6 izan ezik) goizeko 12:00ean zinema saioa Golem la morean. Euskaraz eskainiko diren filmen artean Rabbit Academy eta Nire Zirkua ikusgai egongo dira. Sarrerak: 5€ eta 1€ko gehigarria 3D filmetarako.
Haurrentzako sukaldaritza tailerran abenduaren 26an, 28an eta 29an. Goizeko 10:00etatik 12:00etara edo 12:15etik 14:15era. 5 urtetik aurrerako haurrentzat zuzenduta dago tailerra. Hiru saioen prezioa 8€koa da eta izen ematea abenduaren 21a baino lehen: https://labur.eus/BBx2g
Nafarroako Museoak haurrentzako tailer didaktikoak antolatu ditu gabonetan. 5 urtetik aurrerako haurrentzako tailerrak dira eta abenduaren 27 eta 30 bitartean bi taldetan emango dira. Izena emateko: Museoko leihatilan, abenduaren 10etik aurrera, 9: 30ean, museoaren irekiera-ordutegian, iritsiera-ordenaren arabera eta plazak agortu arte.