Bertsolari Txapelketa Nagudiko finala jokatuko dute Nafarroa Arenan. Alaitz Rekondo Ferrero, Aritz Bidegain Aire, Idoia Anzorandia Kareaga eta Ion Zaldua Brit izango dira aurkezleak.
Artisautza Azoka Geltokin asteburuan, ostiraletik igandera, abenduaren 16 eta 18 bitartean. Abenduak 16 ostirala: 17.00etatik – 21.00etara Abenduak 17 larunbata: 11.00etatik – 14.00etara eta 17.00etatik – 21.00etara Abenduak 18 igandea: 11.00etatik – 14.00etara
Bestelako Argiak jaialdia Ziudadelan izanen da berriz ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, sarrera librea duen adin guztietarako eskaintza zabalarekin. Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: bideoarte-proiekzioak, argi-instalazio interaktiboak, haurrendako eta familiarteko sormen-lantegiak eta hainbat arte-erakusketa. Proposamenak hausnarketarako, gozamenerako, jolaserako eta emozioetarako gonbita egiten du bideosorkuntzaren bidez eta argia protagonista duen ikus-entzunezko artearen bidez. Informazio guztia webgunean.