“Bekatorosak” liburuaren aurkezpena. Hizlaria: Dom Campistron. Harrotu Zentroan (San Gregorio 28). Izena emateak: 948226326 eta 699384965. lgtbi@pamplona.es.
Joxe Miel Bidador Poesia Taldea.
Gure kultur sineskera eta usteen gainetik, paisaia, besapean garraiatzen dugun zeozer da. Gure begiradatik eta hauen aurrebaldintzetatik banaezina, eta nahitaez haien ondorio. Paisaiaren kontzeptuaren baitan biltzen ditugu lurraldearekiko gure desira eta grinak, gure ulertezintasun eta frustrazioak, soinean daramazkigun argazki kameren obturatzaileekin ezartzen ditugun kontratu inkontzientearekin gertatu ohi den bezala. Paisaia ispilu erraldoi bat da. Bisita gidatua, 'Autopsiak' erakusketan.
Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak… denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino.