Aitzina gaur egungo alde zaharreko taberna mitikoenen artean dago. Oi!, punk eta kaleko musikaren aterpe izateko proiektu bezala hasi zen arren, orain hori baino askoz gehiago da, undergroundean ibiltzen diren kolektibo eta talde askoren gotorleku bilakatuz. Gaurkoan tabernako bi kide hurbildu zaizkigu irratira gauza guzti hauen inguruan hitz egiteko.