Ikustekoak

Igor Elortza eta Rafa Rueda: "Garai katramilatsu batean bizi gara, ez dakigu garrantzitsua eta urgentziazkoa desberdintzen"

Euskalerria Irratia

Lehengo lanarekin 40 emanaldi egin eta bi urte eta erdi geroago, Anonyme Popular proiektuak bigarren proposamena dakar: #2 Inor. Aurreko ildoari jarraituz, gaurko munduko hiritar euskaldunaren egunerokoa kontatzera dator berriz ere Inor, Elortzak eta Ruedak Bigarren Solairua saioan azpimarratu diguten bezala

Lehenengo disko liburua argitaratu eta lau urtetara, bueltan dator Anonyme Popular, bigarren lana eskuartean: INOR. Aurrekoaren ildoari jarraitzen dio lanak, baina etxekoari begiratzeaz gain, kanpokoari ere begiratzen dio kasu honetan. Spoken wordean zein kantuan, hip hopa, funka, popa edo bestelako erritmoak uztartzeko beldurrik gabe dator #2 Inor, disko-liburu formatuan. Inor horren atzean bada norbait, noski. Igor Elortza, Rafa Rueda eta Matxalen Erzillak osatzen dute hirukoa, eta gaurkoan bi heren ekarri ditugu Bigarren Solairua saiora. Elortzak eta Ruedak argitu digutenez, laster hasiko dira diskoaren kontzertu birarekin eta otsailean iritsiko dira Iruñera Bertsoaroa zikloaren eskutik, nahiz eta oraindik ere zehaztear dagoen data. 

Anonyme Popular ahozko kultura garaikidea lantzen duen talde-egitasmoa da. Hitza eta ahotsa ditu ardatz eta,  hainbat artistarekin ellkarlanean, adierazpide, euskarri eta kanal ugaritan garatzen da: musika, grafismoa, ikus-entzunezkoak, oholtza, disko-liburua, plataforma digitalak eta abar. Guzti hori azken detaileraino zaindu du taldeak bigarren argitalpen honetan ere, xehetasunik ahaztu gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!