Entzutekoak

Bueltan da Friki Toki, jolasen mundua hurbiltzen digun sekzioa

Euskalerria Irratia

Frikien munduan murgilduko gara Bigarren Solairuan Ioritz Albertosekin. Gaurkoan eman diogu hasiera atalari eta dagoeneko egin digu lehenengo gomendioa 

Jolasen mundua infinitua dela jakin badakigu. Horrexegatik, Ioritz Albertos izanen dugu gidari Friki Toki atalean. Bertan, hilabetero, jolas edo bideo-joko berri bat ezagutuko dugu, eta bestelako bitxikeriak izanen ditugu solasgai, bidenabar. Gaurkoan RPG joko bat, edo euskaraz esanda, rol jokoan oinarritutako bideo-joko bat, ekarri digu Bigarren Solairura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!