Etxebizitzaren egoeraren bueltan Harituk egiten duen argazkia ez da adeitusa inondik-inora: “Nafarroan, oraintxe bertan, Iruñerria eta Lizarraldeko datuekin adibidez, badakigu 35.000 etxebizitza baino gehiago hutsik daudela, surrealista dirudi. Horretaz gai, etxebizitzaren monopolioa eraikitzen duen subjektua gero eta aberatsagoa da. Putre Funtsak gero eta etxebizitza gehiago izan eta gainera alokairuak ere igoz doaz”.
Haritu Etxebizitza Sindikatutik Nafarroako Erriberan antolatzen ari direla ere iragarri du Uhaldek: “Badakigu etxegabetze arriskuan dauden hainbat kasu daudela”. Fiteron, adibidez, 29 etxebizitza daude etxegabetze arriskuan, babes ofizialekoak izatetik inbertsio funtsen eskuetara igaro ondoren. Egoera honen aurrean, Haritutik dejsabetzea da Nafarroako Gobernuari eskatzen zaiona. “Etxebizitza horiek desjabetu behar dira, berreskuratzeko, bestela diru publikoa inbertsio funtsen esku gelditzen da eta, azkenean, beti berdinak direlako poltsikoak betetzen jarraitzen dutenak langileriaren bizi baldintzen kontura”.