Entzutekoak

Imanol Pascual (ELA): "Oso greba arrakastatsu baten aurrean gaudela uste dugu"

Euskalerria Irratia

Etxebizitza politiken porrota salatu nahi izan du gaur ELA sindikatuak. "Horren adibide garbia dira Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak, guretzat guztiz onartezinak direnak", adierazi du sindikatuko kideak

Behin-betiko datuak falta diren arren, ELA sindikatuko kide Imanol Pascualek jarraipen handiko greba eguna dela atzeman du lehen ordutik. “Uste dugu Nafarroan urte luzez egin dugun lanari esker gai izan garela aliantzak sortzeko sektore desberdinekin, baita Etxebizitza Sindikatuekin ere, eta horren ondorio da Estatuan azken urteotan lau greba egin diren bitartean Nafarroan 13 egin ditugula”. ELA sindikatuko gaurko salaketa nagusia “etxebizitza politiken porrota” dela gehitu du. “Horren adibide garbia dira Nafarroako aurrekontuak, guretzat guztiz onartezinak direnak”. 

“Nafarroako alderdiei neurri estrukturalak eskatzen dizkiegu, etxebizitzaren egoera hobetzeko”, azpimarratu du ELA-ko kideak. Iruñeko Udaletxearen aurrean goizeko 8:30ean protestak egin ditu sindikatuak, besteak beste Aranzadiko aterarazteak salatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!