Entzutekoak

Historia zineman: ezer ez da neutrala

Euskalerria Irratia

Zer gertatzen da historia film baten lehengai nagusia denean? Christopher Nolanen 'The Odyssey' eta Javier Calvo eta Javier Ambrosiren 'La bola negra' historiaren ikuspegitik aztertu ditugu Oier Santamaria historialariarekin

Historia oso presente egon da zineman azken aldian. Denen ahotan egon diren bi film hartu ditugu ardatz historiarekiko duten harremanen inguruan, kontatzen digutenaren zilegitasunaren edo zilegitasun ezaren inguruan hitz egiteko Oier Santamaria historialariarekin: The Odyssey (Christopher Nolan) eta La bola negra (Javier Ambrosi eta Javier Calvo). "Pelikulekin hasi aurretik, disclaimer txiki bat: pelikula hauek ez dute zergatik historia %100eko zilegitasunarekin kontatu behar, ez estetikoki ez narratiboki. Baina, zuzendari hauek Historia, disziplina bezala, eta honek duen prestigioa erabiltzen dute, haien diskurtso batzuk legitimatzeko eta haien narratibei disziplinaren kutsua emateko". Izan ere ineman historia oinarri nagusia denean, errelato batzuk indartzeko erabili ohi dela iritzi dio historialariak: "Aurreko denboraldiaren bukaeran, ezer ez dela neutrala esan genuen, eta berdina da zinemarekin". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!