Entzutekoak

Nor da otsoa? Herriak baleki...

Euskalerria Irratia

Gau Beltza igaro bada ere, misterio eta beldur kutsuaz gozatzen jarraitzea erabaki du Haira Ariztegik bere atal berrian, Nuria Tamarit eta Xulia Vicentek idatzi eta ilustratutako 'Duerme pueblo' komikiarekin

Sorginak, otso-bikoteak, beleak, agertuak, zeremonia paganoak, zurtoin ez-legitimoak eta antzinako sineskeriak. Dena sartzen da landa-komunitate batean, non pieza bakoitza giza konjurazioaren parte baita, apaizarengandik lerde-inozoarengana, alkatearengandik, zakurrarengandik, kakanarruarengandik eta txorimaloraino. Ipar sakoneko kontakizuna, esaera zaharra berresten duena: herri txikia, infernu handia. Guzti hori dakar Nuria Tamaritek eta Xulia Vicentek sortutako Duerme pueblo komikiak. 

Trama nagusia Lo egin, herria jolasean inspiratzen da. Bizilagun baten gorpua agertu da basoan. Bi pertsona dira kleroaren eta indar politikoen susmagarri: Flavia sorgina, bere ohiturek markatua, eta Julia ehiztaria, harakinaren emaztea eta historian sekretuak dituen emakumea. Gertaera lazgarriek euriteen gabeziarekin bat egin dute, eta pazientzia galtzen hasiak dira Barballoko biztanleak. Audreyk bakarrik, deabruaren laguna dela dioten neskato umezurtz horrek, ezagutzen du egia. Eta egia ez da inoiz dirudiena. Herrixka lo dagoen bitartean, zerbait mugitzen da itzalen artean. Beste norbait hilko ote da gaur gauean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!