Entzutekoak

Ahate pintxoak dastatzeko aukera Iruñeko 27 tabernatan

Euskalerria Irratia

Igandera arte Nafarroako 45 tabernek ahatearekin egindako pintxo bereziak eskainiko dituzte. Iruñeko Estafeta kaleko Gatza tabernan izan gara, Julen Urtasunekin, haien proposamena ezagutzeko

"PintxoPato Bideak" Nafarroako 45 taberna bildu ditu aurten, ahatea protagonista duten pintxo bereziak eskaintzeko. Horietatik 27 Iruñerrian daude eta igandera arte izango da proposamen gastronomiko horiek dastatzeko aukera.

Estafeta kaleko Gatza tabernan ahate kaneloia sortu dute. Julen Urtasunek azaldu digu nola sortu duten pintxoa, nola antolatzen diren ekimenaren atzean dagoen lanari aurre egiteko eta bezeroen harrera ona izaten ari dela. Lan handia eskatzen duen arren, gustura hartzen dute parte, bezeroei proposamen berriak eskaintzeko eta ahatearen inguruan plater berriak sortzeko aukera paregabea baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!