Entzutekoak

Garbi Losada gogoan, Jaione Urtasun eta Xabier Flamarikeren irrati antzerki saioan

Euskalerria Irratia

Euskal antzerkigintzak bere izen nagusietako bat galdu zuen berriki. Garbi Losada gogoan eduki nahi izan dute Jaione Urtasunek eta Xabier Flamarikek Bigarren Solairua saioan ireki dugun oholtza berrian

Garbi Losadaren Lotsagabe obrako hiru eszena oholtzara eraman ditugu Bigarren Solairuko sekzio berrian. Mikro antzerkia-n, La Piel antzerki taldeko Jaione Urtasun eta Xabier Flamarike aktoreek euskal antzerkigintzako pasarteak antzeztuko dituzte mikroen aurrean, hilean behin. Teloia altxatu eta uhin bidezko antzerkian sartzeko txanda dagokigu, beraz. Eman play eta aurrera, obra hastera doa!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!