Garai berri honen lekuko gara, aitona amonen ondare gara. Halaxe dio Etxekalte talde bermeotarraren azken diskoko Azkena izan da abestiak, eta hortik edaten du hain zuzen ere diskoko kontzeptuak: iraganetik gauzak jasotzeari, etorkizunerako zerbait uzteko. Unai Irisarrik, Iker Etxebarriak, Iñaki Olondok eta Aritz Lertxundik osatzen dute 2015ean sortu zen laukotea. Hamar urte pasatxo, beraz, proiektua abiatu zenetik, eta tartean lau lan plazaratu dituzte. Urriaren 16an plazaratu berri da azkena Ez hil inoiz izenburupean, eta 12 abesti biltzen ditu. Ostiral honetan Totem aretoan arituko da laukotea, eta Rosa Palo taldeak osatuko du emanaldia. Irisarri eta Lertxundirekin batera diskoari errepasoa egin diogu Bigarren Solairua saioan.