Bigarren Solairuko sabaira igoko gara gaur, eta bertako leihoa parez pare ireki dugu bure begirada urrunera zuzentzeko. Izan ere, bertatik ditugu aurrean daukagun munduari so egiteko ikuspegirik onenak. Mundua nahasita baitabil, eta begirada hori ezinbestekoa suertatzen da, izan Palestina, izan Sahara edo Ukrainia, gure errealitatea zeharkatzen duten auziak ulertzeko. Ganbara-leihoa sekzioaren lehenengo atalean urrutiko begirada horren garrantziaz aritu gara Lander Aurrekoetxea eta Alberto Pradillarekin, eta Brasilgo hauteskundeak aipatzeko abagunea ere izan dugu.