Entzutekoak

Oier Fuentes: “Plataformek musikariak baldintzatzen eta entzuleak pobretzen dituzte”

Euskalerria Irratia

Beran sortutako Erre proiektuak Euskal Herriko musikariak, kolektiboak eta musikazaleak elkartu nahi ditu, musikaren industriaren logiketatik kanpo sare propio bat eraikitzeko.

Industria musikalaren algoritmoen eta interes ekonomikoen aurrean, Euskal Herrian bestelako musika-eszena bat eraikitzeko sortu dute Erre proiektua. Bera herrian aurkeztu berri dute eta Oier Fuentes, proiektuko kidea, Metropoli Forala saioan elkarrizketatu dugu. Haren ustez, plataformen logikak proiektu txikiak entzuleengana iristea zailtzen du: "Txikia txikiago eta handiagoa handiago egiten dute". Entzuleak ere eredu horren menpe daudela dio: "Entzulea ere pobretu egiten du, plataformen menpe gaude". Algoritmoek gomendatutako musikak entzutean, gure aukerak eta musikaz dugun esperientzia mugatu editen da.

Horri aurre egiteko, Errek musikariak, kolektiboak eta musikazaleak elkartzeko sare propioa sortu nahi du. Horren adibide da Erreproduktorea, komunitateko musika biltzen duen entzute-gunea, publizitaterik eta algoritmorik gabea. Baina helburua ez da tresna digital bat eskaintzea bakarrik: zuzeneko musika, tokiko proiektuak eta artisten eta entzuleen arteko harreman zuzena sustatzea ere bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!