María Luisa Elío Bernal (Iruñea, 1926 - Mexiko, 2009) idazlea, gidoilaria, aktorea eta kultur eragilea izan zen. Iruñean jaio zen 1926an, eta Mexikora erbesteratu behar izan zen Gerra Zibilaren ondoren. Cien años de soledad eleberria irakurri zuen lehenengo pertsona izan zen, eta Gabriel Garcia Marquezek eskaintza egiten dio liburu horretan. Zinemaren esparruan, Jomí García Ascoten En el balcón vacío (1962) filmaren gidoian parte hartu zuen: errepublikarren erbestearen inguruko zinemaren funtsezko lana. Bere ibilbide literarioak lotura estua du "Itzuleraren literatura" delakoarekin, batez ere Tiempo de llorar obraren bitartez, non Iruñera itzulera jorratzen duen, hiritik alde egin eta hogeita hamar urtera. 2025ean Tiempo de llorar y otros relatos. Obras completas argitaratu zen eta horrek Elioren literatura-ekoizpena berreskuratzen eta hedatzen lagundu du. Ana Diez de Ure historialariak emakume zirraragarri bezain ezezagun honen bizitza ekarri du Falta zitzaiguna atalera, Elioren jaiotzaren mendeurrena baliatuz.