Entzutekoak

Julen Eizagirre: "Eguraldiak eragiten du, baina ezin da jakin zein piperrek pikatuko duten"

Euskalerria Irratia

Pikillo piperrak, pipermorroak, kristal erakoak edota berdeak topatu daitezke Garibaldi postuan. Garesera hurbilduko gara Julen Eizagirreren eskutik, piperrak ekoizteko prozesuaren eta produktu preziatu honen inguruko zalantza guztiak argitzeko

Piper gorriaren denboraldia bete-betean dago. Garesen Garibaldi postuan, Julen Eizagirrek astelehenetik igandera lan egiten du, kanpainak irauten duen bi hilabete eta erdian. Baina talde-lan hau ez da udazkenean hasten: aurtengo piperrak hautatu, haziak gorde eta landareak prestatzetik hasten dira hurrengo urteko uzta.

Pikilloa gehien saltzen duten piper mota da, baina beste hainbat ere eskaintzen dituzte, hala nola pipermorroak, kristalezkoa eta pikillo berdea. Eguraldiak eta urak eragin handia dute uztaren ezaugarrietan, eta horrek piperren tamainan zein pikante mailan eragiten du. “Aurten ez du ia euririk egin, orduan landareak sufritu du. Honen ondorioz, lehenengo loraldian piperrak ez dira asko handitu eta gainera gehiago pikatu dute. Baina, orain, bigarren eta hirugarren loraldian handiagoak dira eta ez dute pikatzen”.

Erosteko orduan ere, aukera zabala dago: freskoan edo erreta eraman daitezke, txortenarekin edo gabe, eta bestela garbiak eta kozinatzeko prest ere saltzen dituzte. Gipuzkoatik eta Bizkaitik ez ezik, Santanderretik eta Logroñotik ere hurbiltzen dira Garesera piper gorriak erostera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!