Ikaslearen gurasoei deitzerakoan, ama beharrean, aita deitzea; kirolaz ari garenean, emakumezko kirolari "kirol" deitzea eta gizonezkoenari "gizonezkoen kirola"; garraio publikoan esertzerakoan espazioa okupatzea, hankak bildu edo gurutzatu gabe... Keinu txikiak izan daitezke, baina keinu horietatik abiatuta egunerokoan topatzen ditugun jarrera matxistei aurre egin diezaiekegu, tarteka. Horiek dira mikrofeminismoak, eta horien bueltan aritu gara Bigarren Solairuko Bazterrak nahasten atalean Leire Martinez Etxeberriarekin. Eta zuk, zeintzuk dira martxan jarri dituzun mikrofeminismoak?