Entzutekoak

Larunbatean inauguratuko du Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak Palestinaren omenez egindako monumentua

Euskalerria Irratia

Arratsaldeko 18:30ean eginen da ekitaldia, etxebizitzaren aldeko manifestaldiaren ondotik. Monumentuarekin, elkarteak Palestinako genozidioa gogoratu bakarrik ez eta borrokan jarraitzeko aldarria egin nahi du

Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak Palestinari monumentu bat jarri dio Iruñeko Antoniutti parkean. Dagoeneko ezarrita dagoen arren, larunbatean aurkeztuko da jendaurrean arratsaldeko 18:30ean, Ernesto Delas elkarteko kideak argitu bezala. Ekitaldian ez dira faltako musika, dantza eta bertsolariak; baita monumentua jartzea erraztu duten erakundeetako ordezkariak ere. "Oso eskertuta gaude Iruñeko Udaletik zein Nafarroako Gobernutik eman diguten babesarekin". 

Monumentuak oroigarri bat bakarrik ez, eta aldarri bat izateko asmoa du. "Gure herriaren elkartasuna eta herri palestinarrentzako justizia eta duintasunaren aldarrikapena islatzen duen arte lana da. Genozidioaren basakeriaren biktimei argia eman eta haien erresistentzia zilegia ohoratu nahi duen obra bat da. Espazio hau munduko herri guztiak zeharkatzen dituen zauri baten aurreko topagune gisa altxatzen da; Palestinaren kausa gizateriaren kausa da". Hala, monumentuaren oinean hiru mezu zizelkatu dira, zein baino zein argigarriagoa: "Palestina bizirik dago. Palestina borrokan darrai. Palestina aske izango da". Izan ere, Delasek berak azpimarratu bezala, esperantzarekin begiratu behar zaio Palestinaren etorkizunari, borrokak eta erresistentziak aurrera jarraitu dezan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!