Ekaitz Astibira Lokiz ikastetxeko gurasoa, eguerdi on
Eguerdi on bai.
Zer gertatzen da eskolako garraio zerbitzuarekin?
Urteak daramatzagu garraioarekin arazoak izaten, baina aurten aldaketa sakonagoa izan da. Antzingo ikastetxea da orain gure bailaretarako erreferentea eta hori aurten lortu dugu hori. Eskola mapa aldatu da Lizarrakoa izatetik txikiagoa den ikastetxe bat izateko. Zentzu handiagoa duela iruditzen zaigu herri txikien landa eskola delako. Zer egin du baina departamentuak? Bailara oso bat gehitu dio ikastetxeari eta baliabide berdinekin ase nahi ditu behar horiek. Autobus zerbitzuan eragina izan du: Metauteneko bailara batu zaio eta ondorioz ikasle askok luzeegi dute ibilbidea eta zentzurik ez duen ibilbide bat egiten du.
Hezkuntza Departamentuak hiru aukera jarri dizkizue mahai gainean.
Ez dira aukera ere. horrela geratzea da lehena; bigarrenak ibilbidea aldatuko luke, baina beste ikasle batzuk pairatuko lukete ibilbide luzeegia egin beharra ; azkenak jasotzen duena da baliabide ekonomikoa familientzako haurrak ikastetxera gerturatzearen truke.
Landa eremuan zenbait bailaratan gertatzen da eskola garraioarekin arazoa izatea. Landa eremuari begirako neurriak ez dira hartzen.
Gure egunerokoa hau da. Gure hautua izan da landa eremuan geratzean eta haurrak hemen hezten. Ez gara bigarren mailako herritarrak eta ez dugu onartuko modu horretan tratatuak izatea. Askotan ezjakintasuna ere bada. Erabakiak hirigunean hartzen dira eta herrietako errealitatea ez da ezagutzen. Parte hartu nahi dugu landa eremuaren aldeko markoetan. Errealitatearen ezagutzatik eraikitzeko egunerokoa.
Gertuen dituzuen erakundeetatik zein mezu jasotzen ari zarete?
Irailetik ari gara mobilizatzen. Atxikimenduak ere jasotzen ari gara eta berrehundik gora entregatuak ditugu departamentuan. Norbanako sinadurak, zonaldeko udaletxekoekin ere lanketa egiten ari gara (Antzingo eskolara doazen herrietako ordezkariekin) eta atzo bilera izan genuen udaletxeekin eta gure analisia konpartitu genuen haiekin. Iruditzen zaigu halako erabakiak landa eremuaren kontra doazela eta inguru horien biziraupenaren aurka. Zerbitzuak ez badira kalitatezkoak erakargarri izateari uzten dio eskolak eta horrek zaildu egiten du jendea hona etortzea bizitzera. Gutun igorketa eginen diote administrazioari
Egokiagoak izan daitezkeen aukerak planteatzen dituzue?
Arazoari aterabide adostua emateko prest azaldu gara hasieratik. Goizez garraio enpresak bere interes propioengatik taxi bat jarri du, baina arratsaldean ez du arazorik eta beraz ez du zerbitzurik eman. Beste behin haurren beharra eta ongizatea ez daude zentroan. Gure proposamena horixe izan zen, goizerako baliagarria dena arratsalderako ere izan dadila. Hezkuntza Departamentuaren markoan halakorik kabitzen ez zela ikusita beste aukera bat ere jarri diegu mahai gainean: Berrotza bailarako haurrei taxi zerbitzua jartzea.
Gauzak horrela, orain zer?
Departamentuak du propoamena eta haien erantzunaren zain gaude. Guk mobilizatzen segituko dugu. Ez dugu etsiko gure haurrentzat eta bailararentzat zerbitzu duina eskuratu arte.