Hirugarren asteburua izanen du datorrena zinema aretoetara iritsi zela eta pase guztietan aretoak betetzen ari da. Gezurra badirudi ere oraindik badago jendea La bola negra ikusi ez duenik. Hartara, Gontzal Agotek ez du spoilerrik egin nahi izan. Zinema kritikariaren erranetan, filmak alde on asko ditu, baina baditu itzaltxo batzuk ere. Atal osoa entzungai daukazue.