Entzutekoak

Trigger, txelo soinuz bide berriak uztartzen

Euskalerria Irratia

Hasier Larretxeak musika pilula berri bat ekarri digu gaurkoan: Eñaut Zubizarretaren 'Trigger' proiektu musikalak plazaratu duen azken diskoko abestietako bat

Musika pilulak-en atal berri honetan, Triggerren Salgaiak azken lanetik jasota ekarri du Hasier Larretxeak Harpea abestia. Badok atarian bakarrik entzun dezakegun kantua da, edizio fisikoaren alde egin baitu Trigger proiektuaren atzean dagoen Eñaut Zubizarreta musikariak. Apustu horrek ere jada zerbait ematen digu proiektu honen izaerari buruz. Trigger, Eñaut Zubizarreta, Aretxabaletako txelo jotzailea eta sortzailearen izen artistikoa da eta duela zenbait urte bide berriak zabaltzen hasi zen, musika klasikoaren esparru hertsietatik aterata, bertze hainbat estiloetara hurbilduz. Hartea abestia agertzen den diskoak Salgaiak du izena eta Triggerren laugarren lana da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!