Bigarren Solairuko Komikiplast! sekzioaren lehenengo atalean, Haira Ariztegik Dylon komikia ekarri digu. Lyndon Meriwether irakaslea da. Londres txiki geratu zaio, ezin du han lan egin eta bakea kentzen dioten pentsamendu intrusiboek oinazetzen dute. Beraz, Eskoziako kostaldearen pareko uharte batera joan eta zerotik hastea erabaki du. Espero du, inork ezagutzen ez duen tokian, munstroek ez dutela inbadituko. Komiki gomendagarria, Ariztegiren iritziz, bai kontaketagatik baita irudien eta artearen tratamenduarengatik ere.