Countryaren ahots ezagunenetako bat bakarrik ez, eta Dolly Parton konpositore eta enpresari fina izan zen. Joan zen abuztuan hil zen abeslariaren biografia eta ibilbideari errepasoa egin diogu Leire Martinez Erize kolaboratzailearekin, Bigarren Solairua magazineko Erreber sekzioan. Guzti hori, noski, bere kantu ospetsuenak berreskuratu eta entzun bitartean. Ez galdu, izan ere, Martinez Erizek bitxikeria bat baino gehiago kontatu dizkigu Tennesseeko abeslariaren inguruan...