Entzutekoak

Stop Bakar, hautatu gabeko bakardadea pairatzen duten haur eta nerabeentzako ekimena

Euskalerria Irratia

Aukeratzen ez den bakardadean pentsatzerakoan buruak zahartzarora eramaten gaitu. Alta, haur eta nerabe askok pairatzen duten egoera bat da, eragin zuzena izan dezakeena euren garapen kognitiboan, besteak beste. Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza departamentuak Nafarroako Liburutegi Sarearekin elkarlanean Stop Bakar ekimena jarri du martxan, arrazoi askotarikoengatik egoera hau pairatzen ari diren haur eta gazteentzako espazio seguru bat

Filomena, Muskilda eta Matilde zeruko, lurreko eta bizitzako esploratzaileak dira. Bake eta Bizikidetza Zerbitzuaren eta Nafarroako Liburutegi Sarearen eskutik, buru-belarri jarraitzen dute, ikertzen eta lanean. Helburua argia da: munduko haur guztiak ingurune seguru batean eta elkarrekin bizitzea. Oraingo honetan, nahi ez den bakardadean jarri dute arreta. Izan ere, askotan adinekoekin lotzen dugu hautatzen ez den bakardadea, baina haurtzaroan eta nerabezaroan ere gertatu daiteke. Horri aurre egin nahi dio hain zuzen ere Stop Bakar ekimenak. Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza saileko Gorka Santestebanekin ekimenaren inguruan eta bakardadearen arrazoi eta ondorioen inguruan mintzatzen aritu gara Guardasola saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!