Entzutekoak

Txuri Ollo (BDZ): "Justizia errestauratiboa iruzurra da; haiek proposatutakoari men egitea nahi zuten"

Euskalerria Irratia

Epaiketa izan berri dute hiru herritarrek Iruñean pasa den martxoan zenbait eraikin babestutan egindako pintaketa batzuk tarteko. Palestinan gertatzen ari dena eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko egin zituzten. Espetxe zigorra eskatu dute haientzat. 

Epaiketa izan dute BDZ ekimeneko hiru kidek martxoan Iruñeko zenbait eraikin babestutan Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzen zuten pintaketak egiteagatik. Espetxe zigorra eskatu dute haientzat, nahiz ez duten bete beharko. Prozesua luzea, gogorra eta itsusia izan dela azaldu du Euskalerria Irratian Txuri Ollo akusatuetako batek (elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke): 

Nola bizi izan duzue epaiketa?

Oso urduri, baina zorionez pasa da. 

Zer eskatu dute zuentzat?

urtebeteko espetxe zigorra, aurrekari penalak eta isuna izatea. Gure abokatuak fiskalarekin negoziatu zuen eta adostu zuten espetxea edo isuna aukeratzea. Beteko ez den espetxe zigorra hautatu genuen. 

Prozesua honetan justizia errestauratiboan hartu duzue parte. 

Bai, urtebeteko prozesua izan da. Maria Rovirarekin izan gara, ANAME Elkartekoa. Bilera asko egin ditugu. Berak pentsatzen zuena inposatu nahi izan du. Berak idatzitakoa sinatu behar izan dugu lege-aginduz nahiz gu batere ados ez egon. Nazkatuta bukatu dugu bilera eta konfesiorekin. Epaiketan amaitu behar izan dugu. 

Pintaketa batzuengatik zaudete orain egoera honetan. Palestinaren alde eta Israel egiten den genozidioa salatzeko egin zenituzten.

Bai. Gure esperientzia oso itsusia izan da. Nahiz hasieran atsegin jokatu zuten gurekin, gero ikusi dugu nolakoa izan den. Elizako konfesionarioan bagina bezala sentitu gara. Egin genuena aitortu, damu ginela esan, barkamena eskatu, berriz ez genuela eginen esan eta ia penitentzia egiteraino. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!