“Torturak hil egin du” Iker Aristu gazte iruindarra

Euskalerria Irratia

2008.urtean atxilotuta, tortura bortitzak pairatu zituen Espainiako poliziaren esku zela. Buru osasunean eragindako orbainaz antzezlana sortu zuen berriki.

2008.urtean atxilotu zuten Iker Aristu, Grande Marlaska egungo ministro eta garaiko epailearen aginduz, Euskal Herrian astero astero ziren gazteen aurkako segadetan. Espainiako poliziaren eskutan tortura bortitzak pairatu zituen eta gerora aske geratu arren, bizitza osorako orbaina utzi zioten. 2024an Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu zion estatuko indarkeriaren biktima izaera. Pasa den ikasturtean, Euskalerria Irratian aritu zen gaiaz solasean, torturak eragindako antsietate, beldur, angustiak jorratzen zituen antzezlana sortu baitzuen.

https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1738759827817-iker-aristu-torturak-sekuelak-utzi-dizkit-nire-buruko-osasunean

Iker Aristuren gertukoek ez dute zalantzarik, torturak hil egin du gazte iruindarra. Gatazkaren ondorio larrienak oraindik ere, pairatzen dituelako herri honek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!