‘Escenika’ kultur ekoiztetxeak hainbat antzerki saio labur antolatzen ditu. Katakraken izaten dira emanaldiak. ‘Gau ilunak’ lanean aktore batek Iker Aristuk bizitako egoera latzak azaltzen ditu. Abenduan taularatu zuten lehen aldiz. Saio berriak eskaintzeko gogoz dagoela dio Aristuk. Buruko osasunaren inguruan dagoen tabua hautsi beharra dagoela dio.