Entzutekoak

Karlos Agirre: “Txondorrak egiteak lehengo ofizioa bizirik mantentzeaz gain, lagun asko eman dizkit”

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 13a

Karlos Agirrek Eltzaburun txondorra egiten du, ikazkintzaren ofizio zaharra bizirik mantentzeko eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintzari jarraipena emateko

Ikazkintza ia desagertutako ofizioa da, baina badira oraindik ere tradizio hori mantentzeko ahalegina egiten duten pertsonak. Horietako bat da Karlos Agirre Iribarren da. Urtero bere herrian, Eltzaburun, txondorra egiten du.

Bere hitzetan, ikatza egitea ez da lan erraza. Egurra prestatu, piramide forman antolatu eta orbela, iratzea eta lurrarekin estali behar da, ondoren sua emateko. Agirrek azaldu duenez, 7-9 tona egur erabiltzen ditu eta prozesuak 15 egun inguru irauten du. Denbora horretan, txondorrari etengabe erreparatu behar zaio barruan gertatzen ari dena kearen kolorearen eta indarraren bidez kontrolatuz.

Agirrerentzat, ordea, txondorra egitea ez da soilik ikatza ekoizteko modu bat. Lehengo ofizioak eta garai bateko jakintza ez ahazteko modu bat ere bada. Gainera, txondorraren inguruan herritarrak eta lagunak elkartzen dira eta horrek tradizioa bizirik mantentzeaz gain, harremanak sortzeko aukera ere ematen dio. Urteak aurrera doazen arren, argi dauka: “Ahal dudan bitartean jarraituko dut txondorra egiten”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!