Abarzuza herriko Puyko Ama Birjinari eskainitako ermitan abiatuko emakumeen memoria bizi mantentzeko ibilbidea gaur 12:00etan. Emakumeari eta Irantzuko Lurretan historian, kulturan eta etnografian izan duen paperari egindako omenaldia da. Proiektuak landa-eremuko erronka sozial handi bati erantzuten dio; haranetako historian eta etnografian emakumea ikusaraztea. Gaur egun bailaretako ekonomia osatzen duten antzinako lanbideei balioa emanen diote, baita bertako produktuei, arte garaikideari eta antzerkiari ere, herrietako emakumeek kudeatutako eta balioetsitako proiektua. Ibilbidea irisgarria da ikusmen-, entzumen- eta kognitibo-desgaitasuna duten pertsonentzat. 4,5 kilometro dira guztira eta antzinako lanbideetan emakumeak duen rola aztertuko dute. Bisitaren amaieran, gatzategietako gatza izanen da dastatzeko. Lorea Otxotorena izanen dute gidari ibilbidean eta hark esan du hutsune bat betetzera ere badatorrela proposamena: "Emakumeek antzinako lanbideetan zer nola jokatzen zuten aztertu eta hausnartzeko aukera ematen zaie parte hartzaileei". Lorea Otxotorenarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.