Eklipsea iritsiko da abuztuaren 12arekin. Norberak erabakiko du nondik ikusiko duen, edo ikusiko duen edo ez. Jose Luis Etxezarretak, Lemniskata Elkarteko kide eta zientzia dibulgatzaileak, gogoratuko du Nafarroan ezinen dela edozein lekutik eklipsea osorik ikusi: "Osorik edo partzialki ikusi nahi bada kontuan hartu behar da ez dadila egon zerumuga ikustea galaraziko digun oztoporik". Hortik aurrera, homologatutako betaurrekoak ezinbesteak jarri eta egoeraz gozateko aukera izatea lehenestea aholkatu du: "Betaurrekoak ezinbesteak jarri behar dira eguzki eklipseaz gozatzeko. Ikusmenaz gainera beste zentzumenek ere izanen dute zer disfrutatu. Momentu bitxia izanen da. Isiltasuna sortu daiteke, tenperatura 3-5 gradu jaitsi eta inguruan ditugun animaliak, txoriak adibidez, aztoratu ere egin daitezke. Alerdi emozionalean ere eragina izanen du eklipseak", azaldu du. Etxezarreta Lerinen izanen da eklipsearen egunean, azken lau egunetan bezala. Han, zenbait ekimen antolatu dituzte eklipsearen hari mutur desberdinak landu eta ezagutza hori herritarren artean partekatzeko. Jose Luis Etxezarretari elkarrizketa egin diote Euskalerria Irratian. Argazkian klik eginda entzun daiteke.