Entzutekoak

Haritz Arrieta: “Gure arrakastaren sekretua amonaren errezeta eta produktuaren kalitatea dira”

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 10a

Zubiriko Embutidos Arrieta negozioaren laugarren belaunaldiak hartu du lekukoa, mende bateko ibilbideari eta familiaren errezetari eutsiz

Zubirin mende bat baino gehiago darama Embutidos Arrieta familia-negozioan lanean. Alberto Arrietak duela ehun urte baino gehiago herriko denda batekin hasitako bidea lau belaunalditan luzatu du eta, gaur egun, Haritz Arrieta eta bere lehengusua Iñigo Olleta negozioaren ardura hartu dute. Aitaren, Mikel Arrietaren, erretiroarekin gauzatu da familiaren erreleboa, nahiz eta Haritz eta bere lehengusua urteak zeramatzaten lantegian lanean.

Hasierako denda eta tabernatik abiatuta, negozioa aldatuz eta handituz joan da. Hirugarren belaunaldian hasi ziren familiaren txistorra eta hestekiak ekoizten, amonaren errezeta oinarri hartuta, eta pixkanaka salmenta denda eta supermerkatuetara zabaltzen joan ziren. Teknologiak eta ekoizpen moduak aldatu badira ere, argi dute zer ez den aldatuko: amonaren errezeta. Heste naturalen aldeko apustua eta lehengaien kalitatea ere produktuaren bereizgarritzat dituzte. “Gure arrakastaren sekretua amonaren errezeta eta produktuaren kalitatea dira”,azaldu du Haritz Arrietak.

Orain, laugarren belaunaldiak etorkizunari begiratzen dio. Erronka nagusia negozioa bizirik mantentzea da, etorkizunean seme-alabek edo bilobek bide horrekin jarraitzeko aukera izan dezaten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!