Entzutekoak

Olatz Ruiz de Larramendi: "Urbasako frontoia gure kulturaren parte da eta berreskuratu nahi dugu”

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 29a

Urbasako Amaia frontoiaren egoeraz eta hura berreskuratzeko herritarren ekimenaz mintzatu da Olatz Ruiz de Larramendi pilotaria. Bere ustez, pilotalekua ondare historiko eta kulturala da eta berriz ere komunitatearentzat topagune bihurtu behar da

Urbasako basoaren bihotzean dago Amaia frontoia. Garai batean pilotaz, jendez eta bizitzaz betetako topagunea izan zen; gaur egun, berriz, abandonatuta dago eta hondatzeko arriskuan. Hori saihesteko, herritar talde batek frontoia berreskuratzeko ekimena abiatu du. 2024ean sortu zuten Urbasako Frontoi Auzolan Taldea Nafarroako Gobernuari pilotalekua konpon dezan eskatzeko.

Urbasako Amaia frontoia "gure kulturaren parte” da Olatz Ruiz de Larramendi pilotariarentzat. Bertan eman zituen lehen pilotakadak, eta han erabaki zuen pilotaria izan nahi zuela. Horregatik, penaz bizi du gaur egun duen egoera, baina itxaropenez ikusten du azken urteetan herritarrek abiatutako auzolana.

Ruiz de Larramendik azaldu du frontoia berreskuratzeak pilotaz harago doan balioa izango lukeela: Urbasari berriz ere bizia ematea, herritarrak elkartzea eta belaunaldi berriei espazio hori ezagutzeko aukera eskaintzea. Bere nahia argia da: Amaia frontoia berriz ere pilota partidak, herri kirolak eta bestelako ekitaldiak hartzen dituen topagune bizia izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!