Entzutekoak

Idoia Calvo: "Zuzeneko musika herri txikietara eramatea da proiektu honen arima"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 27a

Pandemia garaian sortu zen "Musika en cada rincón" proiektua. Zazpigarren edizio honetan, Suakai taldeak zortzi herritan eskainiko ditu kontzertuak, bertako komunitatearekin elkarlanean eta ohiko agertokietatik kanpo. Abuztuaren 8an, Usun herrian, birari amaiera emango diote

Musika ez da beti antzoki edo auditorietan entzuten. Batzuetan, herri txiki bateko plazan, mendi magal batean edo errota baten inguruan sortzen dira une berezienak. Ideia horretatik jaio zen Suakairen "Musika en cada rincón" proiektua: kultura iristen zailagoa den tokietara zuzeneko musika eramateko.

Pandemian abiatu zuten ekimena, eta aurten zazpigarrenedizioa ospatzen ari dira. Abuztuaren 8ra arte zortzi herritan egingo dute geldialdia; Kantabriatik Huelvara, Cáceres, Madril, Lleida, Errioxa eta Nafarroara bueltatuko dira. Aurten azkeneko kontzertua abuztuaren 8an Usun herrian, Erromantzatuan izango da. Pirinioaurren dagoen bailara honetan 7 herri ustu daude eta kontzertu berezia eskainiko dute.

Idoia Calvo Suakaiko produkzio zuzendaria Guardasola saioan izan da, proiektuaren filosofiaz eta aurtengo biraz hizketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!